Saltar al contenido principal
Tango Urdina
-5%

Tango Urdina

Etxeberria Aitziber

Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin d...

Editorial:
Erein
Año de edición:
2006
ISBN:
978-84-9746-360-7
Páginas:
180
Encuadernación:
Otros
7,60 €
IVA incluido
8,00 €
Disponible en 10 días
Reservar
Añadir a favoritos

Sinopsis

Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan behera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean, bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.

Artículos relacionados

Jolasten Eta Ikasten 1 -5%

Jolasten Eta Ikasten 1

Ballon

Ttarttalo

Liburu honetako jolas txikiek haurraren pentsamendu logikoa sustatuko dute, eta ondo pasatuz ikasten lagunduko diote. Orrialde bakoitzean, ariketa hori egiteko haurrak zer gaitasun landuko duen adierazten duen ikono bat ageri da: zenbatzeko prestatzen, idazteko prestatzen, irakurtzeko prestatzen, pentsamendu logikoa, mundua eta behaketa. ...

6,15 € 5,84 €
En stock
Izar-Lapurra -5%

Izar-Lapurra

Ibarrola Lopez De Davalillo, Begoña

Elkar

Izar-lapurra, Begoña Ibarrola, Anne Decis (IL.): Udazkenean haizea eta hotza heldu ziren, eta lore guztiak hasi ziren dardarka Egunak laburtu egin ziren, gauak luzatu, eta lorategia atseden hartzeko prestatu zen. Bitxilili oso lore jakinguratsua zen eta elurra ikusi nahi zuen. ...

9,35 € 8,88 €
En stock
Hiru Dragoi -5%

Hiru Dragoi

Olatz Bravo

Erein

Hiru Dragoi abentura ipuina da zeinetan laguntasunaren garrantzia nabarmentzen den. Ozeanoan galdutako uharte magikoan bizi den haur bakarra da Ekiñe. Bere aitak, alaba goibel ikusi eta, hiru dragoi oparituko dizkio. Kide berriekin makina bat bizipen izan arren, Ekiñek ezin du bihotzetik tristura desagertarazi. Gau batean, debekatuta duen magia gabeko gizakien herrira iritsi et...

7,00 € 6,65 €
En stock
Txomin Txitak -5%

Txomin Txitak

Denchfield, Nick

Ikasmina ( Sm Euskera)

El pollo Pepe está creciendo mucho porque come muy bien pero su mamá es mucho más grande que él. ...

12,95 € 12,30 €
En stock
Tartalo Begibakarra -5%

Tartalo Begibakarra

Haritza, Eneko

Maramara

Eneko Garaialdek egin dituen bi liburuxka hauek Euskal mitologiako bi protagonista nagusiren istorioa dakarzkigute: Tartalo begibakarra eta Mari izaki mitologiko guztien burua. Kontakizun erraz batez lagundurik, eta marrazki ederrez horniturik, egilea bera umeekin arituko da, bera istorioa kontatzen eta umeak marrazkiak margotzen. Euskal mitologia ezagutzeaz gain, margoketan ed...

5,00 € 4,75 €
En stock
Problemak 12 -5%

Problemak 12

Escobar Pastor, Dionisio / Mayoral Pastor, Esther / Andrea Pastor Fernández / Ruiz Casado, Francisco

Anaya

PROBLEMAK: Bilduma honek hogei koaderno ditu. Helbura haurrak problemak ebazten trebatzea da. Koaderno bakoitzeko problemak ebazteko, eragiketa aritmetiko jakin bat egin behar da. Edukiak mailaka garatzen dira, zailenetatik errazenetara. ...

1,75 € 1,66 €
En stock