Saltar al contenido principal
Kote Katua Eta Munstroak
-5%

Kote Katua Eta Munstroak

Gato Guille y los Monstruos

Martínez, Rocío

«Kote Katua eta munstroak» obrak haurtzaroan ohikoa eta interesgarria den gai bati heltzen dio: beldurrak. Liburuko protagonista ez da bakarrik geratzeko gauza, zarata ezezagunek izutu egiten dutelako: leihotik sartzen den haizeak, garbigailuaren edo igogailuaren mugimenduak eragindako zaratak, ur-tantak galtzen dituen tangak... Edozein soinu arrotz erasoan datorkion munstro bi...

Editorial:
Pamiela-K
Año de edición:
2022
Materia:
Ipuinak
ISBN:
978-84-9172-262-5
Páginas:
36
Encuadernación:
Cartoné
13,30 €
IVA incluido
14,00 €
Disponible en 10 días
Reservar
Añadir a favoritos

Sinopsis

«Kote Katua eta munstroak» obrak haurtzaroan ohikoa eta interesgarria den gai bati heltzen dio: beldurrak. Liburuko protagonista ez da bakarrik geratzeko gauza, zarata ezezagunek izutu egiten dutelako: leihotik sartzen den haizeak, garbigailuaren edo igogailuaren mugimenduak eragindako zaratak, ur-tantak galtzen dituen tangak... Edozein soinu arrotz erasoan datorkion munstro bihurtzen da Koteren irudimenean, eta horregatik ibiltzen da amaren babesaren bila. Katu-ama da haren segurtasun iturria, eta, istorioak aurrera egin ahala, ikusiko dugu umearen beldurrak uxatzea lortuko duela. Katu-ama Rocío Martínez-en alter ego-a da, irakurleei azaldu nahian beldurra buruan dagoela soil-soilik, eta gainditu ahal izateko aurre egin behar zaiola.

Irudiek, pastel-margoz, gozotasunez betetako pertsonaiak eta tokiak irudikatzen dituzte. Perspektiba-jolasei esker, etxeko gelak erraldoiak direla ematen du, hain zuzen ere ume txikiek hurbileneko errealitatea ikusten duten moduan. Handitasun-irudipen horren bitartez, areagotu egiten dira Koteren intriga, egoneza eta bakardadea. Dena dela, giroak inoiz ez dira ez ilun ez mehatxatzaileak; zenbait objektuk, hala nola jostailuak, jantziak edo liburuak -Sendak-en «Piztiak bizi diren lekuan» omenduz-, toki seguru batean egoteko ziurtasuna ematen dute: etxean.

Tipografiaren askotariko tamainek eta hitzen kokapen dinamikoak aberastu egiten dute narrazioa eta mezua: onomatopeiek edo tentsio-uneak markatzen dituzten esaldi handiek indartu egiten dute istorio honen komunikazio-potentziala.

Información de seguridad

  • Cargando la información ...

Artículos relacionados

Biga 6. Arrosa Koloreko Bizitza! -5%

Biga 6. Arrosa Koloreko Bizitza!

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Bigaren sortzaileek asmatzen dituzten pasadizo eta abenturen kutxak hondorik gabekoa dirudi. Betiko freskura eta etorri bera dute haien gagek, janaria, familia, jolasak, alergiak, jolastokiko bihurrikeriak... gai hartua. Romain Pujolek eta Vincent Cautek Bigaren mundu berezia osatzen jarraitu dute, bi orrialdetako kontakizun barregarrien bitartez. Hori bai, gidoigileak Espainia...

11,00 € 10,45 €
En stock
Biga 3. Errekreazioak, Klik Eta Ekin! (= Avni 3) -5%

Biga 3. Errekreazioak, Klik Eta Ekin! (= Avni 3)

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Eskola berrira ezin hobeto egokitu eta bere ahalmenei buruz balio handiko irakaspenak atera ondoren, zer eskainiko digu Bigak hirugarren ale honetan? Abenturak, barreak eta asmo on ugari, nahiz eta, batzuetan, asmo horiek hondamena ekarri. Bigaren unibertsoa pertsonaia eta pasadizo berriekin aberasturik dator, baina Biga betikoa da: beti bezain gozozale eta baldar, baina, aldi ...

10,00 € 9,50 €
En stock
Biga. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia (Avni = Euskara) -5%

Biga. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia (Avni = Euskara)

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Eskolara berriz! "Animalia" lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan haren ...

10,00 € 9,50 €
En stock
Kezkamuxelak -5%

Kezkamuxelak

Browne, Anthony

Pamiela-K

Album klasikoa, ezin egokiagoa beldurrak eta kezkak partekatu eta gainditzen ikasteko. Gainera, edizio honetan, kezkamuxela izeneko panpinatxoa opari (bidezko merkataritzakoa). Beste kultura baten ateak zabaltzen dizkigun sinboloa dira «Kezkamuxelak» izeneko mamuxel edo panpina bereziak. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez, zatartxoz eta hariz; lot...

17,00 € 16,15 €
En stock
Pepe & Mila Ku-Ku, Tras! -5%

Pepe & Mila Ku-Ku, Tras!

Kawamura, Yayo

Sm

Un libro de tela con los personajes de la colección Pepe y Mila jugando al cucú-tras. Los bebés desarrollarán la psicomotricidad fina mientras observan las coloridas imágenes y descubren a los personajes en cada página. ...

15,00 € 14,25 €
En stock
Zakila Du Izena! -5%

Zakila Du Izena!

Salvia Ribera, Anna

Ttarttalo

Haurrek galdera asko izan ohi dituzte zakilari buruz. Zergatik ditu hainbeste izen? Zakil guztiak berdinak al dira? Zertarako balio du? Katuek eta beste animalia batzuek ere alua al dute? Nola zaintzen da? Ezagutu galdera horien guztien erantzunak, etxeko txikienek beren gorputza konplexurik gabe ezagutzeko ezinbesteko liburu honetan. ...

18,25 € 17,34 €
En stock

Otros libros del autor

Gato Guille y los Monstruos -5%

Gato Guille y los Monstruos

Martinez, Rocio

Kalandraka

En la casa de Guille se oyen ruidos extraños y hasta su propia mamá está asustada, pero Guille encuentra la fórmula para desenmascarar los miedos ...

14,00 € 13,30 €
Disponible en 10 días