Saltar al contenido principal
Itsasoaren Inbentarioa Irudiduna
-5%

Itsasoaren Inbentarioa Irudiduna

Aladjidi, Virginie / Tchoukriel, Emmanuelle

«Itsasoaren inbentarioa (irudiduna)» zientziaren dibulgaziorako album bat da, 100 bat animalia eta landare biltzen dituena itsasoko biodibertsitate aberatsa osatzen duten espezie guztien artetik. Horietako batzuk galzorian daude, hala nola zerra-arraina eta hegalaburra. Krustazeoak, moluskuak, arrainak, ugaztunak eta bestelako espezieak aurkituko dituzu gida xume eta praktiko h...

Editorial:
Pamiela-K
Año de edición:
2021
Materia:
Ipuinak
ISBN:
978-84-9172-220-5
Páginas:
72
Encuadernación:
Cartoné
17,10 €
IVA incluido
18,00 €
Disponible en 10 días
Reservar
Añadir a favoritos

Sinopsis

«Itsasoaren inbentarioa (irudiduna)» zientziaren dibulgaziorako album bat da, 100 bat animalia eta landare biltzen dituena itsasoko biodibertsitate aberatsa osatzen duten espezie guztien artetik. Horietako batzuk galzorian daude, hala nola zerra-arraina eta hegalaburra. Krustazeoak, moluskuak, arrainak, ugaztunak eta bestelako espezieak aurkituko dituzu gida xume eta praktiko honetan, zeina, zehatza eta teknikoa ez izanagatik ere, material interesgarria baita ekosistema ezezagun honen gainean ikasteko eta kontsultak egiteko. Ezagutzen ez ditugun milaka izaki baitaude, oraindik ere, Itsasoko Bizitzaren Erroldan sartzeke. Virgine Aladjidik espezie bakoitzaren izen arrunta, izen zientifikoa, sailkapena eta deskribapena jaso ditu. Emmanuelle Tchoukrielek, berriz, ilustrazio zehatz eta naturalisten bidez irudikatu ditu, rotringa, tinta txinatarra eta akuarelak erabiliz. Lortutako emaitzak antzinako esploratzaileen grabatuak dakarzkigu gogora. Liburu honek -autoreok bilduma berean argitaratutako beste inbentario irudidunekin batera- natura inguruneari buruz gehiago jakiteko nahia pizten du haur nahiz helduengan, eta, hortaz, haren kontserbazioa sustatzen du.

Información de seguridad

  • Cargando la información ...

Artículos relacionados

Biga 3. Errekreazioak, Klik Eta Ekin! (= Avni 3) -5%

Biga 3. Errekreazioak, Klik Eta Ekin! (= Avni 3)

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Eskola berrira ezin hobeto egokitu eta bere ahalmenei buruz balio handiko irakaspenak atera ondoren, zer eskainiko digu Bigak hirugarren ale honetan? Abenturak, barreak eta asmo on ugari, nahiz eta, batzuetan, asmo horiek hondamena ekarri. Bigaren unibertsoa pertsonaia eta pasadizo berriekin aberasturik dator, baina Biga betikoa da: beti bezain gozozale eta baldar, baina, aldi ...

10,00 € 9,50 €
En stock
Biga. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia (Avni = Euskara) -5%

Biga. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia (Avni = Euskara)

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Eskolara berriz! "Animalia" lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan haren ...

10,00 € 9,50 €
En stock
Biga 6. Arrosa Koloreko Bizitza! -5%

Biga 6. Arrosa Koloreko Bizitza!

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Bigaren sortzaileek asmatzen dituzten pasadizo eta abenturen kutxak hondorik gabekoa dirudi. Betiko freskura eta etorri bera dute haien gagek, janaria, familia, jolasak, alergiak, jolastokiko bihurrikeriak... gai hartua. Romain Pujolek eta Vincent Cautek Bigaren mundu berezia osatzen jarraitu dute, bi orrialdetako kontakizun barregarrien bitartez. Hori bai, gidoigileak Espainia...

11,00 € 10,45 €
En stock
Kezkamuxelak -5%

Kezkamuxelak

Browne, Anthony

Pamiela-K

Album klasikoa, ezin egokiagoa beldurrak eta kezkak partekatu eta gainditzen ikasteko. Gainera, edizio honetan, kezkamuxela izeneko panpinatxoa opari (bidezko merkataritzakoa). Beste kultura baten ateak zabaltzen dizkigun sinboloa dira «Kezkamuxelak» izeneko mamuxel edo panpina bereziak. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez, zatartxoz eta hariz; lot...

17,00 € 16,15 €
En stock
Itsaso Gazian -5%

Itsaso Gazian

García, Nieves

Pamiela-K

Testu errimaduna duen kartoizko liburu berria itsasoa eta bertako animaliak ezagutzeko. Gauak eta ametsek elkarrekin abenturak bizitzeko aukera paregabea eskaintzen diete nagusi eta txikiei. Oraingo honetan, bidaia zirraragarri bat itsasoan barrena. Olagarroak, mihi-arrainak, atunak edo sardinak izango dira gure gaueko jolaskideak, ilargiarekin batera. Nieves Garcíak, tradizi...

12,00 € 11,40 €
En stock
Zakila Du Izena! -5%

Zakila Du Izena!

Salvia Ribera, Anna

Ttarttalo

Haurrek galdera asko izan ohi dituzte zakilari buruz. Zergatik ditu hainbeste izen? Zakil guztiak berdinak al dira? Zertarako balio du? Katuek eta beste animalia batzuek ere alua al dute? Nola zaintzen da? Ezagutu galdera horien guztien erantzunak, etxeko txikienek beren gorputza konplexurik gabe ezagutzeko ezinbesteko liburu honetan. ...

18,25 € 17,34 €
En stock

Otros libros del autor

Dinosauroen Inbentarioa Irudiduna -5%

Dinosauroen Inbentarioa Irudiduna

Aladjidi, Virginie

Pamiela-K

Orain dela 230 milioi urte, dinosauroak agertu ziren. Zenbaiten iritziz, meteorito baten erorketak eragin zuen, neurri batean, haien desagerpena; gaur egun Mexiko dagoen tokian izan zen, orain dela 66 milioi urte. Erabat desagertu ote ziren? Ez dirudi hala izan zenik: gaur egungo hegaztiak haien ondorengoak dira... Bizia Lurraren gainean orain dela 4.300 urte sortu zela ikasik...

18,00 € 17,10 €
Agotado