Saltar al contenido principal
Bost Minutuko Lasaialdia
-5%

Bost Minutuko Lasaialdia

Murphy, Jill

Lehen aldiz argitaratu zela 30 urte betetzen diren honetan berreskuratu du KALANDRAKAk Jill Murphy-ren album hau. Heldu asko identifikatuko dira berarekin; izan ere, Bost minutuko lasaialdia obrak ume txikien ardura dutenen desira ia iritsiezin bat aldarrikatzen baitu: une batez mundutik bakartu ahal izatea, umeek tarte hori eragotzi gabe beren kezka, ustekabeko burutazio eta e...

Editorial:
Kalandraka
Año de edición:
2016
Materia:
Ipuinak
ISBN:
978-84-7681-938-8
Páginas:
28
Encuadernación:
Cartoné
15,20 €
IVA incluido
16,00 €
Agotado
Añadir a favoritos

Sinopsis

Lehen aldiz argitaratu zela 30 urte betetzen diren honetan berreskuratu du KALANDRAKAk Jill Murphy-ren album hau. Heldu asko identifikatuko dira berarekin; izan ere, Bost minutuko lasaialdia obrak ume txikien ardura dutenen desira ia iritsiezin bat aldarrikatzen baitu: une batez mundutik bakartu ahal izatea, umeek tarte hori eragotzi gabe beren kezka, ustekabeko burutazio eta espontaneotasunez.

Azpimarratzekoa da animalia sendoak aukeratzea, elefanteak, halako kontakizun jostagarri eta maitagarri horretako protagonista gisa. Itzel andreak eta haren umeek egokiro hartzen dute giza itxura eguneroko janzkeraz eta etxeko giroan egunaren hasieran. Pertsonaien adierazkortasunak sentimendu sail zabala islatzen du: amaren etsipen, haserre edo eroapenetik pakidermo gazteen damura edo suhartasun xalora, energiaz gainezka dabiltzala.

Izan ere, Itzel andreak minutu baketsu eta lasai batzuk besterik ez du nahi, bere bainuontzi bero, apartsu eta pindartsuan.

Bizitza bera bezain erreala den istorio bat, naturaltasunez, umorez eta txeraz kontatua.

Información de seguridad

  • Cargando la información ...

Artículos relacionados

Biga 3. Errekreazioak, Klik Eta Ekin! (= Avni 3) -5%

Biga 3. Errekreazioak, Klik Eta Ekin! (= Avni 3)

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Eskola berrira ezin hobeto egokitu eta bere ahalmenei buruz balio handiko irakaspenak atera ondoren, zer eskainiko digu Bigak hirugarren ale honetan? Abenturak, barreak eta asmo on ugari, nahiz eta, batzuetan, asmo horiek hondamena ekarri. Bigaren unibertsoa pertsonaia eta pasadizo berriekin aberasturik dator, baina Biga betikoa da: beti bezain gozozale eta baldar, baina, aldi ...

10,00 € 9,50 €
En stock
Biga 6. Arrosa Koloreko Bizitza! -5%

Biga 6. Arrosa Koloreko Bizitza!

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Bigaren sortzaileek asmatzen dituzten pasadizo eta abenturen kutxak hondorik gabekoa dirudi. Betiko freskura eta etorri bera dute haien gagek, janaria, familia, jolasak, alergiak, jolastokiko bihurrikeriak... gai hartua. Romain Pujolek eta Vincent Cautek Bigaren mundu berezia osatzen jarraitu dute, bi orrialdetako kontakizun barregarrien bitartez. Hori bai, gidoigileak Espainia...

11,00 € 10,45 €
En stock
Biga. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia (Avni = Euskara) -5%

Biga. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia (Avni = Euskara)

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Eskolara berriz! "Animalia" lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan haren ...

10,00 € 9,50 €
En stock
Kezkamuxelak -5%

Kezkamuxelak

Browne, Anthony

Pamiela-K

Album klasikoa, ezin egokiagoa beldurrak eta kezkak partekatu eta gainditzen ikasteko. Gainera, edizio honetan, kezkamuxela izeneko panpinatxoa opari (bidezko merkataritzakoa). Beste kultura baten ateak zabaltzen dizkigun sinboloa dira «Kezkamuxelak» izeneko mamuxel edo panpina bereziak. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez, zatartxoz eta hariz; lot...

17,00 € 16,15 €
En stock
Zakila Du Izena! -5%

Zakila Du Izena!

Salvia Ribera, Anna

Ttarttalo

Haurrek galdera asko izan ohi dituzte zakilari buruz. Zergatik ditu hainbeste izen? Zakil guztiak berdinak al dira? Zertarako balio du? Katuek eta beste animalia batzuek ere alua al dute? Nola zaintzen da? Ezagutu galdera horien guztien erantzunak, etxeko txikienek beren gorputza konplexurik gabe ezagutzeko ezinbesteko liburu honetan. ...

18,25 € 17,34 €
En stock
Itsaso Gazian -5%

Itsaso Gazian

García, Nieves

Pamiela-K

Testu errimaduna duen kartoizko liburu berria itsasoa eta bertako animaliak ezagutzeko. Gauak eta ametsek elkarrekin abenturak bizitzeko aukera paregabea eskaintzen diete nagusi eta txikiei. Oraingo honetan, bidaia zirraragarri bat itsasoan barrena. Olagarroak, mihi-arrainak, atunak edo sardinak izango dira gure gaueko jolaskideak, ilargiarekin batera. Nieves Garcíak, tradizi...

12,00 € 11,40 €
En stock