Saltar al contenido principal
Bidaia Luzea
-5%

Bidaia Luzea

Hernandez Chambers, Daniel / Delicado, Federico (Il.)

Hau aldi berean gertatzen diren bi bidaiaren istorioa dugu. Gertakizunak tartekatzen dira sentikortasun eta samurtasunez beteriko lan honetan; antzar amak eta bere txitek hegoaldeko lur epeletarantz egiten dute hegan. Bizkitartean, gerran dagoen herrialdetik hanka egin nahian, giza familia batek ihesari ekiten dio iparralderantz. Bi gertakarien narrazioak bat datoz bidaiari ga...

Editorial:
Pamiela-K
Año de edición:
2018
Materia:
Ipuinak
ISBN:
978-84-9172-058-4
Páginas:
48
Encuadernación:
Cartoné
15,20 €
IVA incluido
16,00 €
Agotado
Añadir a favoritos

Sinopsis

Hau aldi berean gertatzen diren bi bidaiaren istorioa dugu. Gertakizunak tartekatzen dira sentikortasun eta samurtasunez beteriko lan honetan; antzar amak eta bere txitek hegoaldeko
lur epeletarantz egiten dute hegan. Bizkitartean, gerran dagoen herrialdetik hanka egin nahian, giza familia batek ihesari ekiten dio iparralderantz.

Bi gertakarien narrazioak bat datoz bidaiari gazteen beldurra erronken aurrean islatzean: ibilaldia eta hegaldia galarazten dituzten erauntsiak, beste batzuekiko topaketak, janari eskasia, predatzaileak eta mafiak, nekeak dakarren adore falta eta, bestalde, helduek txikiengan piztu nahi duten konfiantza eta itxaropena. Eta azkenik erronkarik handiena: itsasoa zeharkatu, zer eta norabide desberdinekin bi ibilaldiak gurutzatzen direneko gunea.

Garai hauetan zeinen ezaugarri nabarienetariko bat errefuxiatuen drama dugun, Daniel Hernandez Chambers eta Federico Delicadoren lan ezinago egoki eta beharrezko honek hausnartzera bultzatzen gaitu begirada, aldi berean, samur eta gogorrarekin: samurra, gatazka baten alderik humanoena islatzen duelako, hegaztien metafora lagun; gogorra amaieragatik, errealite gordinarekin topatzera garamatzalako.

Irudiak deskriptibo eta naturalistak dira -elementu zaindu sinbolikoak baztertu gabe- eta mezua azpimarratzen duten plastizitate handiko irudiak dira, emozioak sentiarazten dituztenak: tristura, gabezia, akidura... Eta hala eta gutiz ere, bakean eta askatasunean bizitzeko eskubidea duten milioika lagunen borroka, duintasuna, ametsak...

Información de seguridad

  • Cargando la información ...

Artículos relacionados

Biga 6. Arrosa Koloreko Bizitza! -5%

Biga 6. Arrosa Koloreko Bizitza!

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Bigaren sortzaileek asmatzen dituzten pasadizo eta abenturen kutxak hondorik gabekoa dirudi. Betiko freskura eta etorri bera dute haien gagek, janaria, familia, jolasak, alergiak, jolastokiko bihurrikeriak... gai hartua. Romain Pujolek eta Vincent Cautek Bigaren mundu berezia osatzen jarraitu dute, bi orrialdetako kontakizun barregarrien bitartez. Hori bai, gidoigileak Espainia...

11,00 € 10,45 €
En stock
Biga. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia (Avni = Euskara) -5%

Biga. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia (Avni = Euskara)

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Eskolara berriz! "Animalia" lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan haren ...

10,00 € 9,50 €
En stock
Biga 3. Errekreazioak, Klik Eta Ekin! (= Avni 3) -5%

Biga 3. Errekreazioak, Klik Eta Ekin! (= Avni 3)

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Eskola berrira ezin hobeto egokitu eta bere ahalmenei buruz balio handiko irakaspenak atera ondoren, zer eskainiko digu Bigak hirugarren ale honetan? Abenturak, barreak eta asmo on ugari, nahiz eta, batzuetan, asmo horiek hondamena ekarri. Bigaren unibertsoa pertsonaia eta pasadizo berriekin aberasturik dator, baina Biga betikoa da: beti bezain gozozale eta baldar, baina, aldi ...

10,00 € 9,50 €
En stock
Kezkamuxelak -5%

Kezkamuxelak

Browne, Anthony

Pamiela-K

Album klasikoa, ezin egokiagoa beldurrak eta kezkak partekatu eta gainditzen ikasteko. Gainera, edizio honetan, kezkamuxela izeneko panpinatxoa opari (bidezko merkataritzakoa). Beste kultura baten ateak zabaltzen dizkigun sinboloa dira «Kezkamuxelak» izeneko mamuxel edo panpina bereziak. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez, zatartxoz eta hariz; lot...

17,00 € 16,15 €
En stock
Pepe & Mila Ku-Ku, Tras! -5%

Pepe & Mila Ku-Ku, Tras!

Kawamura, Yayo

Sm

Un libro de tela con los personajes de la colección Pepe y Mila jugando al cucú-tras. Los bebés desarrollarán la psicomotricidad fina mientras observan las coloridas imágenes y descubren a los personajes en cada página. ...

15,00 € 14,25 €
En stock
Itsaso Gazian -5%

Itsaso Gazian

García, Nieves

Pamiela-K

Testu errimaduna duen kartoizko liburu berria itsasoa eta bertako animaliak ezagutzeko. Gauak eta ametsek elkarrekin abenturak bizitzeko aukera paregabea eskaintzen diete nagusi eta txikiei. Oraingo honetan, bidaia zirraragarri bat itsasoan barrena. Olagarroak, mihi-arrainak, atunak edo sardinak izango dira gure gaueko jolaskideak, ilargiarekin batera. Nieves Garcíak, tradizi...

12,00 € 11,40 €
En stock